foto cabecera

Ezagutu gaitzazu


Hotel Photo Zabalburu Bilboko leku magikoenetakoan dago kokatuta, hau da, iparraldeko perla bere iraganaz harro dagoen hiri modernoa bihurtu duten joera guztiek bat egiten duten lekuan.

Gure hotelak erosotasun guztiak eskaintzen ditu, eta elkargunea (hemen diogun bezala, txokoa) izan nahi du bidaiari geldiezin, ikusnahi eta zorrotzentzat, artezale guztientzat, nola ez, eta, batez ere, argazkilaritza guk beste maite duten guztientzat.

Egunez egun, kalitate-gehigarria ematen diegu geure zerbitzuei, beste gauza interesgarriren bat jartzen dugu geure argazki-fondoan, geure instalazioen funtzionamendua hobetzen dugu zertxobait… Zatoz eta gure hirirako bisitaldia ahaztezin bihurtzen duten elementu guztiak zaintzen ditugula ikusiko duzu.

Zenbait urte barru, guretzat zoragarria izango litzateke gure hotela “lo egiteko aukera eskaintzen duen Bilboko beste museo hori” izatea.

Hotel Photo Zabalburu hiriko erdialdean dago, gauza guztietatik hurbil-hurbil. Hotela Zabalburu plazan dagoenez, leku hauetatik minutu batzuetara baino ez dago oinez joanda: Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Eder Museoa, Alde Zaharra, Arriaga Antzokia, zezen-plaza… Horrez gain, sarbideak oso onak dira, Bilbora hegazkinez, trenez edo autoz etorrita ere.

38 logela, Interneterako konexioa duen cybercornerra, agian ez duzulako zeure ordenagailu eramangarriarekin bidaiatu nahi izan; lobby zabala; egunkari-zerbitzua; biblio-fototeka; enpresa-bilera, merkataritza-erakusketa edo ekitaldi artistikoetarako erakusketa-gela; hotelean integratutako aparkalekua, autoa behar den moduan gordetzeko; eta bizikletak, hiria nahierara zeharkatzeko.

Logela bikoitzetan zein banakakoetan, era guztietako erosotasunak daude: bainuontzia, Wi-Fi konexioa, TB, telefonoa…

Harrera-lekuan, talde dinamiko bezain aditua egongo da eguneko hogeita lau orduetan, bezeroen premia guztiei erantzuteko. Bar Flash eguneko 24 orduetan egongo da zabalik autozerbitzu moduan, eta leku aparta da capuccinoa edateko edo, zergatik ez,… botila bat xanpain irekita zerbait ospatzeko…

Bar Cafetería Leblon taberna leku dibertigarri eta zaratatsua da, gure hiriko txokoak miatu eta gero bazkari edo afari ederraz gozatzeko edo gosaltzen dugun bitartean, egunean zehar zer egingo dugun planifikatzeko. Leku desberdina eta aparta Bilbon, Brasilgo sukaldaritzan espezializatua dagoena eta zuzeneko ikuskizunak eta giro ezin hobea dituena.

Bai…, bai, egia da, konturatu egin zara, “beste Arriaga antzokia” gure hoteleko sarreran dago…

Klik !!!!! Gabon…. eta ondo lo egin.

This entry was posted in Ezagutu gaitazu. Bookmark the permalink. Both comments and trackbacks are currently closed.